XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur gauza jakina da, bai Tg eta bai T11, desagertu egiten direla zona sareatuen arteko distantzia kateko karbono-atomoen kopurua 50-100 bitartekoa eta 170-260 bitartekoa direnean hurrenez-hurren, eta T'11 trantsizioak aldiz, iraun egiten duela.

Aurrekoaz gainera, Boyer-ek PS-aren datu biskosimetroekin T'11 tenperatura aurkitu zuen eta Utracki-k (1) eta (2) ekuazioak erabiliz polisobutenoarena (PIB) Ikus (27 eta 23).

Orain arte esan denetik T'11, T11-ren gainetik eta 30 eta 70ampdeg; C-ren artean aurkitzen dela ondoriozta daiteke.

Aurtengo artikulu batean (30) Boyer-ek aurreko artikuluetako datu sail bat zuzendu du, honen bitartez lehen T11-rekin identifikatu zituen trantsizio batzuk, benetan T'11-ri dagozkiola ondoriotzat atereaz.

Datu-zuzenketa hau bereziki (31) erreferentziaren 2. taulan azaltzen diren neurketa erreologikoak () baldintzatzen ditu.

Taula honetako datuak altuegiak dira T11-ren balioak izateko, erlazio ezaguna gainditzen dutelako.

Boyer-en eritzia, West et al.-k kono eta xafla sistemetan lorturiko datuak ezik, taula horretako beste neurketa guztiak gradiente finituetan egin dira eta gero zero gradientera extrapolatu dira.

Metodo honen bidez egindako neurketek ezin lezakete T11 trantsizioa erakutsi, zeren eta mozte-eremuak trantsizio hau eragiten duten molekularteko indar ahulak ezabatuko bait lituzke.

Hala ere eta Boyer-ek dionez, T11 trantsizioa tenperatura altuagoetara agertzen delako ikus daiteke eta tenperatura hauetan gradiente finituetarako mozte-tentsioa oso txikia izanik, honek, trantsizio honi afektatzen ez diolako.

Aurreko atalean sareatze-mailari buruz egindako gogoramenean eta baita ere Enns-ek et al.-k Ikus (9) moldura estereokimikoarekiko sentikorrak diren bandei buruzko infragorrizko espektroskopiaz egin zituzten neurketetan oinarriturik, Boyer-ek zera postulatu zuen:T'11 moldurazko transformakuntzetarako barrera mesprezagarria deneko tenperatura da.

Honek zera esan nahi du: T'11 katearen bizkarrezurraren inguruan oso motzak diren segmentuen biratze askearekin erlazionatzen dela.

Honek, T'11 trantsizioa polimero erabat sareatuetan ikusten dela adieraziko luke.